Errezil: Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe, gogor eta pixka bat latzekoa. Loraldi berantiarra; abenduko lehen hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 150 – 180 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,4 – 1,6 g tanino litroko.
Geza-min: Kolore berdeko sagarra; azal lodi eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 40 milibaliokide litroko; garraztasuna = 3 g tanino litroko.
Goikoetxea: Kolore gorri-berdeko sagarra; ildaskatua, azal mehe, samur eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gazia edo gezamina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80-100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,5 – 2 g tanino litroko.
Moko: Kolore gorri eta zertxobait berdeko sagarra; azal ertainekoa. Urteroko produkzioa du. Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko lehen hamabostaldian heltzen da. Mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 180 – 200 milibaliokide litroko; garraztasuna = 4 – 6 g tanino litroko.
Mozolo: Kolore berde-horiko sagarra; azal mehe eta latzekoa. Bi urtez behingo produkzioa du, sagar gehienek bezala. Garai ertaineko loraldia; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gozo-mikatza. Datu enologikoak: gazitasuna = 40 – 50 milibaliokide litroko; garraztasuna = 2,5 – 3 g tanino litroko.
Txalaka: Kolore berde-arreko sagarra; azal mehe eta latzekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Garai ertaineko loraldia; urriko lehen hamabostaldian heltzen da. Geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 120 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,3 – 1,7 g tanino litroko.
Urdin sagar: Kolore arrosa eta berdeko sagarra; azal leun, fin eta matekoa (deigarria da zein matea den). Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Loraldi berantiarra; azaroko lehen hamabostaldian heltzen da. Geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80 – 100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,4 – 1,6 g tanino litroko.
Urtebi haundi: Kolore hori-berdeko margoa; azal lodi, gogor eta ezkodunekoa. Produkzio handia du, urterokoa. Loraldi goiztiar edo ertaina; urriko bigarren hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 100 – 120 milibaliokide litroko; garraztasuna = 0,8 – 1 g tanino litroko.
Urtebi ttiki: Kolore hori-berdeko sagarra. Produkzio handia du, baina bi urtez behingoa. Loraldi berantiarra; azaroko lehen hamabostaldian heltzen da. Gazia edo geza-mina. Datu enologikoak: gazitasuna = 80 – 100 milibaliokide litroko; garraztasuna = 1,2 – 1,5 g tanino litroko.
Sagar barietateak (zerrenda):
- Abalia
- Aizpuru
- Aldako
- Ale handi
- Aleman
- Altza
- Andoiain
- Andramari
- Anisa
- Apez sagarra
- Aritza
- Aziloka
- Azkoneta
- Azpeiti
- Balanzategi
- Baztan gorri
- Baztan zuri
- Bera
- Berde garratz
- Bikario
- Bizkai
- Borda berri
- Burgo gorri
- Burni
- Buztin
- Entzea
- Eri sagarra
- Errege
- Errege gaxi
- Errege txiki
- Errezil
- Esi
- Espuru
- Eztika
- Gazi gorri
- Gazi handi
- Gazi loka
- Geza gorri
- Geza min
- Geza zuri
- Goikoetxea
- Golden
- Gordin xuri
- Josefa
- Kamutza
- Kanpandoja
- Libra
- Limoi
- Lopetegi
- Mamula
- Manttoni
- Martiku
- Mendiola
- Merkader
- Merkalin
- Mikatza
- Moko
- Mokote
- Motriko
- Mozolo
- Munduate
- Ondo ola
- Oru sagar
- Palazio
- Patzuloa
- Peats
- Pelestin
- Piku
- Potrokilo
- Sagarbeltz
- Sagargorri
- Sagarmin
- Sagarzuri
- Saluate
- San juan
- San pedro
- San Praisku
- Santio
- Txalaka
- Txarba gorri
- Txori
- Txurten luze
- Udare
- Udare marroi
- Ugarte
- Urdanitturria
- Urdin sagar
- Urkizu
- Urkola
- Urtebete
- Urtebi haundi
- Urtebi txiki
- Zelai
Iturria: Sagardoaren Lurraldea 32 Boletina.
Autorea: Miel Joxe Astarbe y Urkiri Salaberria.