larunbata 20 007Udaberria hastear dago. Garai honetan egin beharreko lanak hauek dira:

MARTXOA
LURRA-ONGARRIKETA
Une honetan ongarriketa egin behar da. Hilabete honetan, fosforo, potasio eta mangnesio guztia bota behar da, eta hauekin batera, nitrogenoaren erdia. Aldi berean belarra moztu behar da edo herbizida bat bota arbolen inguruan. Karea bota behar izatekotan, era hidratatuan edo kare hila bezala bota behar da.

ARBOLEN FORMAZIOA
Kimaketarekin jarraitu. Arbola gazteetan, aukeratutako sistemaren arabera, heziketako kimaketa egingo dugu. Arbola helduetan, fruktifikazio kimaketa bat egingo dugu, airea eta argia bilatuz. Azken landaketak egiteko garaia da. Hilabete hau egokia da pua txertoak egiteko, arbolen izerdia mugitzen hasi ezkero.

GAITZAK ETA IZURRITEAK
Begiak mugitzerakoan, sagastiari kobre tratamendu bat emango diogu, ahal diren ontto gehien akatzeko, hau da, monilia, zurina, gorrina, txankroa e.a. Kobrea era ezberdinetan erabili daiteke: oxikloruro, hidroxido, oxido edo Caldo Bordeles eran.

APIRILA-MAIATZA
LURRA-ONGARRIKETA
Lehengo hilabetean egin ezbada, belarra kontrolatu behar da. Maiatza bukaeran, loraldia bukatu baldin bada, botatzeko falta zen nitrogeno erdia zabalduko dugu sagastian.

ARBOLEN FORMAZIOA
Loraldiaren garaia da. Horregatik, arbolak pakean uzten saiatu behar dugu, polinizazio eta kuajatuaren prozesuak ez oztopatzeko.

GAITZAK ETA IZURRITEAK
Maiatza hasieran, harrapagailu bat feromonez prestatzea komenigarria da, sagar harra edo arjoa noiz agertzen den ezagutu ahal izateko.Honela, izurrite honen kontra noiz tratatu behar dugun jakingo dugu. Loraldiaren ondoren adaxka batzuk zorriekin ikusten baditugu tratamentu bat eman beharko dugu, arbola gazteetan behintzat. Tratamentu fungizida batzuk egitea komenigarria da, zorria eta harraren kontrako tratamentu intsektizidak aprobetxatuz. Horrela hostoak osasuntsuago egongo dira eta fruituen tamaina hobeagoa izango da.

Egilea: Aitor Etxeandia (Sagarlan)
Iturria
: Sagardoaren Lurraldea Boletina 34