Eduardo Perez del Olmo_2Udaberriaren etorrerarekin batera, gure sagarrondoak lorez bete eta sagastiak txuri kolorez janzten dira. Urte sasoi honek gure sagastietan duen garrantzia ospatu eta sagastiek eskaintzen dizkiguten paisaia zoragarriez gozatu ahal izateko, apiriletik maiatzera bitartean “Sagastiak loretan” ekimena ospatu dugu.

Apiriletik maiatzera:
Sagardoetxeako udaberriko bisitak

Sagardoetxeako bisitetako edukiak udaberriko egutegira moldatu eta erleen mundua, polinizazioa eta sagastiko intsektuen gaiak landuko dira bisitariekin.

Apirilak 23 – Maiatzak 24:
Argazki lehiaketa Facebook-en

“Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki lehiaketa izango da Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan apirilaren 23tik maiatzaren 24a bitartean. Parte hartzaileek gaiarekin lotutako argazkiak bidali beharko dituzte museo hauetako Facebook orrietara eta museo bakoitzak gazta eta sagardo loteez osatutako sari bat emango du.

Sagardoetxeako sari banaketa maiatzaren 30ean ospatuko da.

Apirilak 26, igandea:
“Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia

Sagardoaren Lurraldea, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta eta Mendiriz Mendi eta Andatza Mendi Taldearekin laguntzarekin, “Sagardoaren Lurraldea ezagutuz” ibilaldia ospatuko da apirilaren 26an Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo herrietan barrena.

Ibilaldia goizeko 08:00etan Astigarragan Sagardoetxea Museoan hasi eta Usurbilen amaituko da. Herri bakoitzean jarraian zehazturiko interesguneak azalduko dira:

– Astigarraga: Sagardoetxea, Udaletxea, Markesaren Jauregia eta Ergobiko zubia. Azalpenak Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak emango ditu.
– Hernani: Urumea bailara, hirugune historikoa eta Santa Barbara. Azalpenak Jexux Mari Gomez Hernaniko Udaleko Artxiboko arduradunak emango ditu.
– Usurbil: Kalezar, dema plaza eta Sariaundi baserria. Azalpenak Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariak emango ditu.

Ondoren, “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa ikusteko aukera izango da Usurbilgo Potxoenea Kultur Etxean 11:00etatik 14:00etara bitartean eta ibilaldiari amaiera emateko bazkaria izango da Aialde Berri sagardotegian. Prezioa: 22€ (sagardotegiko menua). Izenemateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com.

Maitzak 1-3:
Maiatzeko zubia Sagardoetxean

Maiatzaren 1-3a bitartean Sagardoetxeara gerturatzen diren bisitariek maiatzeko zubian eskainiko den “Loreak polinizatzen” jarduera interesagarrian parte hartuko dute eta sagarrondoetako sagar loreak eskuz polinizatzeko aukera izango dute.

Eguna osatzeko, Sagardoetxearen bisitaldiaren ostean sagardotegiko otorduaz eta txotxaren errituaz gozatzeko aukera eskainiko da sagardotegian.

Maiatzak 17, igandea:
Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean

Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Sagardoetxean maiatzaren 17an. Aurten nazioarte mailako gaia “Gizarte jasangarri baterako museoak” da eta Sagardoetxean “Erleen bizimodua ezagutuz” jarduera eskainiko da.

11:30etan jarduera euskaraz izango da eta 12:30etan gaztelaniaz.

Urtero bezala, egun horretan museorako sarrera dohakoa izango da.

Maiatzak 30, larunbata:
“Markesaren alaba eta Luixen istorioa” Sagardoetxean

“Markesaren alaba eta Luixen istorioa” jardunaldia ospatuko da maiatzaren 30an 12:00etan Sagardoetxean. Bertan, Astigarragako Murgiatarren Jauregiko Markesaren familiako eta Santiagomendiko baserri bateko familia bateko istorio bat irudikatuko da antzerkia, musika eta dantzaren bitartez.

Jarduera honetan Astigarragako hainbat talde kulturalek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar E.O.E.ko dantzariak.