SAGASTIAK LORETAN_LOGOEKIN_2Sagasti eta belazeek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldeetako baserri inguruetan: sagastiak loretan daude, belazeak udaberri kolorez jantzita, ardiak larretan…  

Hala, “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki lehiaketa martxan jarri dugu Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan. Parte hartu sagardo eta gazta loteak irabazteko aukera izango duzu!

Lehiaketaren oinarriak:
1.- Lehiaketa Sagardoetxea,  Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan martxan egongo da apirilaren 23tik maiatzaren 24ra bitartean:
www.facebook.com/sagardoetxea
www.facebook.com/igartubeiti
www.facebook.com/pages/Delikatuz/314829484189
www.facebook.com/pages/Idiazabal-Gaztaren-museoa/219109381436758  
2.- 18 urtetik gorako, edozein nazionalitateko eta herrialde guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute lehiaketan.
3.- Lehiaketan parte-hartzeko, argazkia Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo D’Elikatuz museoetako Facebook orrietako “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” lehiaketara igo behar da.
4.- Argazkiek gutxienez 850 pixeletako erresoluzioa izan behar dute alderik handienean eta argitaratu gabekoak, jatorrizkoak eta lehiaketarik irabazi gabekoak izan behar dute.
5.- Nahi adina argazki igotzeko aukera dago, baldintza bakarrarekin: gaitzat baserri ingurunea, loretan dauden sagarrondoak eta larretako ardiak dituen argazkiak soilik onartuko dira. Gaiarekin bat ez datozela ikusten diren argazkiak, ezabatu egingo dira eta manipulatuak eta jatorrizkoak ez diren argazkiak lehiaketatik kanporatuko dira.
6.- Argazkiak igotzeko epea maiatzaren 24ean amaituko da. Epea amaituta, Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo D’Elikatuz museoek, bere Facebook orrietan botu gehien lortu dituzten 3 argazkien artean bere irabazlea hautatuko du.
7.- Sariak: gazta eta sagardo loteak.
8.- Lehiaketaren irabazleak Facebook-eko orrialdeetan argitaratuko dira.
9.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazki guztiek, Internet-eko erreprodukziorako eskubideak lehiaketaren antolatzaileari emango dizkio eta bere orrialde, sare sozial eta blog-ean erabili ahal izango ditu argazkiaren autorea aipatzeko konpromisoa hartuz.
10.- Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Lehiaketan parte-hartzeko esteka:
http://basicfront.easypromosapp.com/p/190703