Sagasti eta belazeek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da Sagardoaren Lurraldea eta Idiazabal Lurraldeetako baserri inguruetan: sagastiak loretan, belazeak udaberri kolorez jantzita, ardiak larretan…
Hala, sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoaren ildotik, “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” argazki lehiaketa martxan jarri dugu Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan. Parte hartu eta bi lagunentzako pasaporte gastronomikoko aktibitateak eta gazta eta sagardo loteak irabazteko aukera izango duzu!
Lehiaketaren oinarriak:
1.- Lehiaketa Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako Facebook orrietan martxan egongo da:
- www.facebook.com/sagardoetxea
- www.facebook.com/igartubeiti
- www.facebook.com/pages/Delikatuz/314829484189
- www.facebook.com/pages/Idiazabal-Gaztaren-museoa/219109381436758
2.- 18 urtetik gorako, edozein nazionalitateko eta herrialde guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute lehiaketan.
3.- Lehiaketan parte-hartzeko, argazkia Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo D’Elikatuz museoetako Facebook orrietara bidali behar da “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” lehiaketarako dela adieraziz.
4.- Facebook-eko orrialde bakoitzera bidaltzen diren argazkiak, “Sagastiak loretan eta ardiak larretan” izeneko argazki bilduman argitaratuko dira egilearen izena eta datarekin.
5.- Argazkiek gutxienez 850 pixeletako erresoluzioa izan behar dute alderik handienean eta argitaratu gabekoak, jatorrizkoak eta lehiaketarik irabazi gabekoak izan behar dute.
6.- Nahi adina argazki igotzeko aukera dago, baldintza bakarrarekin: gaitzat baserri ingurunea, loretan dauden sagarrondoak eta larretako ardiak dituen argazkiak soilik onartuko dira. Gaiarekin bat ez datozela ikusten diren argazkiak, ezabatu egingo dira eta manipulatuak eta jatorrizkoak ez diren argazkiak lehiaketatik kanporatuko dira.
7.- Argazkiak igotzeko epea maiatzaren 1ean amaituko da (maiatzak 1 barne). Epea amaituta, Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo D’Elikatuz museoetako Facebook orrietara bidalitako argazki guztien artean epaimahaiak irabazlea hautatuko du.
8.- Epaimahaia, Sagardoetxea, Igartubeiti, Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D’Elikatuz museoetako zuzendaritzak osatuko du.
9.- Sariak:
- Bi lagunentzako pasaporte gastronomikoko aktibitateak (museo eta gaztandegietako bisita gidatuak eta sagardotegian otordua). Sari hau, epaimahaiak erabakiko du.
- Gazta eta sagardo loteak: Idiazabal-en maiatzaren 4an ospatuko den Gazta Egunaren inguruko programaren baitan eta maiatzaren 3rako bisitarientzako antolatu den ekitaldi programaren baitan zehazki, lehiaketara aurkeztutako argazkien artean bozketa herrikoi bat burutuko da, argazki irabazlearen egileak gazta eta sagardo lote bat irabaziko duelarik. Halaber, bozkatzaile guztien artean beste gazta eta sagardo lote bat zozketatuko da.
10.- Lehiaketaren irabazlea Facebook-eko orrialdeetan emango da ezagutzara.
11.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazki guztiek, Internet-eko erreprodukziorako eskubideak lehiaketaren antolatzaileari emango dizkio eta bere orrialde, sare sozial eta blog-ean erabili ahal izango ditu argazkiaren autorea aipatzeko konpromisoa hartuz.
12.- Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.