SagartrekPetritegi sagardotegiak eta Sagardoaren Lurraldeak “Sagartrek” sortu dute, sagardoaren kulturan barneratzeko eta Petritegiko historia ezagutzeko aukera eskaintzen duen oinezko ibilaldia eta bisita gidatuak batzen dituen esperientzia turistiko berria.

Esperientzia honek, Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoko bisita, “Santiagomendiko Sagardo Bidea”-ren oinezko ibilaldia eta Petritegi sagardotegian “txotx-eko erritua” bizitzeko aukera eskaintzen du bisita eta bazkaria barne.

Mendi-ibilaldia, natura, historia, kultura, gastronomia, errituak eta usadioak, etb… uztartzen ditu esperientzia honek eta Sagardoaren Lurraldeak biltzen duen euskal sagardoaren kulturako eskaintzaren barruan erakargarri berri bat osatzen du.

Ikusi esperientzia honi buruzko informazio gehiago.