Harituz Taldearekin elkarlanean, Emakumearen Nazioarteko Egunean (2019ko martxoak 8) Sagardoetxeako sagarrondoak morez jantziko dira. Ekimena XVIII. Sagar Uztan aurkeztu zen sagarrondo bat eta kizkiak more koloretako estalkiekin apainduz.
Harituz Taldeak “365 hilos de sororidad” izeneko dokumentala grabatu du “Madejas contra la Violencia Sexista” proiektuaren barruan. Dokumental honekin, genero indarkeriaren prebentzioa sustatu nahi da eta Astigarragako sagardogileek dokumentala finantzatzeko martxan jarritako crowdfunding-eko kanpainan parte-hartu dute.
Hala, 2019ko Nazioarteko Emakumearen Egunean (martxoak 8) ekitaldi berezi bat ospatuko da Sagardoetxean: Harituz Taldeak, emakume sagardogileen laguntzarekin, Sagardoetxeako sagastiko sagarrondoak morez jantziko ditu beraiek eskuz ehundutako estalki moreekin eta “365 hilos de sonoridad” dokumentala proiektatuko da Astigarragaren izena eta berdintasunaren aldeko praktika onak ezagutara emateko. Honetaz gain, “Sagardoa eta emakumea” erakusketa ikusgai egongo da Sagardoetxean.
Irailaren 27-30an Astigarragan ospatutako XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldian, 2019an Sagardoetxean ospatuko den Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunerako lehen urratsa eman zen ekimena aurketuz eta Sagardoetxeako sagastiko sagarrondo bat eta sagar muztioaren elaboraziorako erabilitako kizkiak more kolorez apaindu ziren.