XIV. Sagar Uzta 2014XV. Sagar Uzta 2015-erako antolaturiko jardueren barruan, irailaren 27an sagarrekin egindako postre lehiaketa ospatuko da: sagar tartak, konpotak, hostopilak, etab.

Lehiaketa 12:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko delarik postreak entregatzeko epea. Jarraian epaimahaiak postrearen zaporea eta aurkezpenaren kreatibitatea baloratuko ditu.

Lehiaketaren oinarriak eta oharrak:
1. Nahi duenak parte hartu dezake lehiaketan.
2. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com / Irailaren 27an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian.
3. Parte-hartzaile bakoitzak postre bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 raziokoa izango da.
4. Postrea prestatua ekarri beharko da eta irailaren 27an 10:30-12:00etara bitartean Astigarragako frontoian aurkeztu beharko da.
5. Postre guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du bere postreari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko.
6. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena baloratuko ditu.
7. Postre bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik.
8. Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak postreak dastatzeko aukera izango du.
9. Guztira 2 sari egongo dira: bertako produktu gastronomikoez osaturiko loteak.
10. Sariak irailaren 27an emango dira 14:00etan XV. Sagar Uzta jairako antolaturiko ekintzetan.
11. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.