Sagardoterapia sagarra eta sagardoaren uztartzetik dator, terapia gisako kontzeptu berria sortuaz eta jatorrian sagarra edo sagardoa duten produktuetan oinarritua dagoena, horiek tratamendu ezberdinetan aplikatuta, propietate terapeutiko eta ludikoak eskaintzen dituztelarik.

Sagardoterapiak, azala birsortzeko, garbitzeko, hidratatzeko, zimurren aurka babesteko eta erlaxatzeko propietateak dauzka eta erlaxaziorako eta edertasunerako proposamena da, sagarrak berak eta sagarretik eratorritako produktuek, antioxidatzaile kopuru handia baidute.

Asturias-ko Hostería de Torazo ostatuak tratamentu hauek emateko Spa bat dauka eta hauek dira horietako tratamendu batzuk: “Amets Asturiarrak”, sagarrekin egiten den masaje lasaigarria; “Espumeru-a”, usain gozoko bainua eta sagarraren xaboiarekin eginiko masajea; “Paris-ko errituala”, sagardoaren hondarrekin egindako masaje lasaigarria; “Sagardoaren burbuilak”, sagardotan eginiko bainua; “Sikera”, hidratazio handiko eta sagardoarekin eginiko gorputz-bilgarria eta masajea; eta ” Xanaren sekretuak”, sagardoaren geruza eta kolagenoarekin eginiko peeling-a.

Iturria: http://sidradeasturias.blogspot.com