Sagardotegi egun bat honakoa da: Sagardoetxea Sagardoaren Museoa bisitatzea sagarraren eta sagardoaren errealitatera gerturatzeko eta ondoren sagardotegi batera joan eta ohiko menua dastatuz, sagardoa zuzenean kupel ezberdinetatik edatea txotx-eko erritua ezagutuaz.
1) SAGARDOTEGI EGUN BAT:
Sagardotegi batera joatea bisitarien jakin-mina pizten duen ekintza kulturala eta gastronomikoa da. Sagardotegia ez da jatetxe bat, upeltegi bat baizik, eta bertan sagardoa kupeletik zuzenean edaten da txotx erara eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen da: bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, txuleta, gazta, sagar dultzea eta intxaurrak.
2) NON JAN:
Etorriko zaren eguna eta ordutegia kontuan izanda, aukeratu bisitatu nahi duzun sagardotegia: Sagardotegien gida
Behin sagardotegia aukeratuta, kontsulta ezazu jarraiko planoa bere kokapena ikusteko: Sagardotegien planoa
3) NON LO EGIN:
Behin sagardotegia aukeratuta, kontsultatu inguruan dauden ostatuak: Ostatuen mapa
4) NOLA IRITSI:
Lineako autobusean
Kontsulta ezazu lineako autobusaren ordutegia autoa ez hartzeko: Ordutegiak
Taxian
Taxian ere etor zaitezke. Taxi geltokia Astigarragako informazio puntuaren parean dago eta telefono zenbakia honakoa da: 943 400 500.
Trenean
Kontsulta ezazu trenaren ordutegia autoa ez hartzeko: Ordutegiak
Zure ibilbidea planifikatu dezakezu.
5) BESTE JARDUERA BATZUK:
Bisita interesgarri batzuk gomendatzen dizkizugu.
6) OINARRIZKO HIZTEGIA:
Kontsulta itzazu sagardogintzako oinarrizko hitzak xehetasunik ez galtzeko: Hiztegia
7) TELEFONO INTERESGARRIAK:
– Astigarragako informazio puntua: 943 550 575.
– Gipuzkoako Taxi zerbitzua: 943 400 500.