Pasa den apirilaren 24an Gipuzkoa Turismoa eta Donostia Turismok bi helmugak sustatu eta erakargarri gastronomikoak ezagutzera emateko aurkezpena burutu zuten Madrileko Mercure Santo Domingo hotelean.
Aurkezpena lurraldeko eta hiriburuko sustapen turistikoko eragile eta arduradun nagusien eskutik gauzatu zen: Roke Akizu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Harreman eta Turismo zuzendaria; Xabier Eleizegi, Turismo Arloko zerbitzuburua; Manu Narvaez, Donostia Turismoako zuzendaria eta Isabel Aguirrezabala, Zuzendari albokoa.
Beraien aurkezpenetan lurraldeko tradizio gastronomikoa nabarmendu zuten eta “ondo jatea” gipuzkoarron eta donostiarron kultura eta bizimoduaren parte garrantzitsu bat dela azpimarratu zuten. Aipaturiko proposamen artean, 16 Michelin izarrak, pintxoen ohitura tradizionala eta sagardotegietako giroa goraipatu zuten eta Manu Narvaez-ek esan zuen bezala, “gastronomia jorratzeko eta kupelen inguruan biltzen direnen artean erlazionatzeko modu ezberdin bat eskaintzen dute sagardotegiek”.
Baliabide hauek guztia ihesaldi gastronomiko ezberdinetan jaso dira, bisitariei Gipuzkoa eta Donostiako gastronomia ezagutzeko aukera ezberdinak eskaintzen zaizkiolarik.
Aurkezpenean zehar dastaketa batzuk egin ziren eta gastronomiaren inguruan gauzatu diren kulturaren ezaugarri garrantzitsuen berri eman zuten, besteak beste museo gastronomikoak (Sagardoetxea kasu) edota Basque Culinary Center.
Iturria: www.sansebastianturismo.com eta www.gipuzkoaturismo.net