Amerikarrak ZapiainenSagardogintza merkatu berrietara zabaltzen ari da eta asko dira nazioartean beren produktuak saltzen hasi diren sagardogileak.

AEBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzako merkatu berriak irekitzeko asmoz, uda honetan Sagardoetxeak eta
Sagardoaren Lurraldeako Petritegi, Bereziartua eta Zapiain sagardotegiek AEBetako ospe handiko idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen bisita jaso zuten.

Bisita haren ildotik sagardoa nazioartean ezagutara emateko zenbait jarduera eta hartu eman burutu dira, eta etorkizunean egingo direnen habiapuntu izan dira, besteak beste:

– “The center of sidra” artikulua sektoreko Cidercraftmag aldizkarian.
– “Sidra! Basque Country & Asturias” liburuaren argitalpena.
– Otsailean Chicagon ospatuko den “Cider Conference”-n parte-hartzeko gonbidapena Zapiainsagardotegiari.
Sagardoa AEB-etan saltzeko hitzarmenak.