Lehenago aurreratzen genizuen moduan, maiatzaren 18an Usurbilgo Saizar sagardotegain Hess eskualdeko sagardo alemaniarren eta Gipuzkoako sagardoen dastaketa gidatua egingo da eta maiatzaren 19an, sagardogile alemaniar hauek Sagardoetxea, Sagardoaren Museora gerturatuko dira euskal sagardoaren kulturan barneratzeko.
Sagardoetxeako bisitaren ostean, Zapiain sagardotegian dastaketa gidatua egingo dute bere sagardoaren ezaugarriak lehen eskutik ezagutzeko eta arratsaldean Igartubeiti Baserri Museoa bisitatuko dute, bertan baserritarren bisimodua ezagutzeko eta sagardo tolarea ikusteko aukera ziango dutelarik.