Aste Santura begira eta urtebete gehiagoz, opor hauetan sagardoaren munduaz gozatu nahi duten bisitari eta inguruko herritarrentzat proposamen ezberdinak antolatu ditu Sagardoetxeak.

Proposamen horien artean, Euskal Herriko gazten dastaketa, sagardotegietako ohiko bazkari edo afariak, txotx boladarako antolaturiko dastaketa gidatuak eta Sagardoetxea Museoko bisita gidatuak daude.

Izena eman edo informazio gehiagorako, www.sagardoetxea.com orrialdea bisitatu.

Iturria: El Diario Vasco.