Asteburu honetan Natura eta Aisialdiko Azoka ospatu da Donostiako Miramar Jauregian eta Sagardoetxeak bere eskaintza turistikoa aurkeztu die bertaratu diren bisitariei.

Azoka hau aukera bikaina izan da gipuzkoarrentzako aisialdiko guneak izan daitezkeen naturarekin erlazionaturiko baliabide turistikoak ezagutzeko eta Sagardoetxea horietako bat izan da.

Workshop gisako formatuarekin, Sagardoetxeak azalpen foiletoak, argitalpenak, dastaketak eta sagardoa eta sagarratik eratorritako produktuen salmenta eskaini ditu.