Gehienek Aste Santuko oporrez gozatzen duten bitartean, Sagardoetxea bizilagun eta turisten bisitak hartzeko irekita dago. Urtero bezala, Sagardoetxeak Aste Santuko oporretan jarduera bereziak antolatu ditu bertaratzen direnek sagardoaren museoa gertutik ezagutu ahal izateko.

Aurten Astigarragara gerturatzen diren bisitariek Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa egiteko aukera izango dute, besteak beste Idiazabal J.D., Ronkal J.D. eta Irati J.D. gaztak. Bertaratu nahi dutenentzat, bisita eta sagardo, muztioa, likore eta Euskal Herriko gazten dastaketaren prezioa 5€koa da. Informazio gehiagorako, 943550575 telefonora deitu edo museora gerturatu behar da.

Iturria: El Diario Vasco.

Ikusi albiste osoa Vacaciones, para conocer Sagardoetxea“.