Sagardoetxea Sagardoaren Museoa Euskal Kostaldeko Museoen Sarera atxikitu berri da, museoak, interpretazio-zentroak eta bestelako instalazioak elkartzen dituen lankidetzarako gunea eta ikuspegi desberdinak izanagatik ere ardatz nagusi bat daukatenak: kostaldea, itsasbazter osoan barrena eskaintza turistiko zabala egituratzen duen osotasun bateratutzat hartua.
Ekimen hau honako helburu nagusi hauek lortzeko sortu da:
– Irudi bateratu bat finkatzea eta hedatzea, Euskal Kostaldea helmuga turistikoaren esparruan.
– Sareko agente guztien arteko harremanak sendotzea.
– Euskal Kostaldearen helmuga turistikoa indartzea, lehendik dauden plataformen sinergia guztiak aprobetxatuz, eta kalitateko eta erabilera anitzeko eskaintza eskainiz, kultura-turismoan oinarrituta.
– Euskal kostaldearen ondarea sustatzea eta ondare horri balioa ematea, museo-proiektu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta turismo-sustapeneko eta komunikazioko ekintzak abian jarriz.
Helburu horiek ongi bete daitezen lortzeko, Sarea osatzen duten agenteen arteko harremanak, batez ere, jardueren baterako sustapenarekin eta komunikazioarekin zerikusia duten lankidetza-eremuetan oinarrituko dira.