Cofrades sidraSagardoak hiru defendatzaile berri ditu atzoko jardunaldiaren ostean. Maider Unda kirolaria, Jose Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendari hernaniarra eta Pedro Santa Kruz Larre Gain sagardotegiko sagardogilea sagardoa defensatzeko kofrade izendatu zituzten atzo.

Zin ematea atzo Hernanin Tolare Sagardo Naturalaren Kofradiaren hemezortzigarren ekitaldian burutu zen eta beste herrietatik etorritako kofradiak izan ziren bertan.