Laugarren urtez jarraian, eta aurreko urteetako arrakasta ikusita, Astigarragako Sagardoaren Museoa edo Sagardoetxeak, “probaketak” izeneko esperientziak antolatu ditu, sagardoaren munduko ohitura berezia berreskuratuz; ohitura honek, uzta berriaren emaitzak ezagutzeko sagardotegiak bisitatu eta bertako sagardoak dastatzeko aukera emango digu.

Proposamena sagardotegia bisitatzea eta dastaketa gidatu bat egitea dira denboraldi berriko sagardoaren ezaugarriak lehen eskutik ezagutu ahal izateko, horretarako sagardo ezberdinak dastatzen direlarik. 

Pasa den otsailaren 25ean Astigarragako Zapiain sagardotegian dastaketa gidatua izan zen eta larunbat honetan 11:00etan Usurbilgo Saizar sagardotegian dastaketa gidatua izango da. Jarraian Astigarragako Gurutzeta sagardotegian izango da (martxoak 1o), ondoren Hernaniko Zelaia sagardotegian (martxoak 17), ondoren Azkaingo Txopinondo sagarnotegian (apirilak 14) eta azkenik Andoaingo Gaztañaga sagardotegian (apirilak 28).

Iturria: El Diario Vasco

Ikusi albiste osoa “Catas abiertas para sumergirse en le mundo de la sidra“.