Astigarragako Zapiain, Bereziartua eta Petritegi sagardotegiak sarituak izan dira asteburu honetan Frankfurt-en (Alemania) ospatu den “Apfelwein Weltweit 2017” Nazioarteko Sagardoen Azokan.
Zapiain sagardotegiak bost sari irabazi ditu denera: 3 Pomme d’Argent (zilarrezko saria) lortu ditu Zapiain sagardo naturala, Zapiain sagardo natural berezia eta Sagardoz zarrarekin eta 2 Pomme d’Or (urrezko saria) Bizi-Goxo sagardo gozoa eta Sagardoz txuriarekin.
Petritegi eta Bereziartua sagardotegiek Pomme d’Argent saria lortu dute beren sagardo naturalarekin.