Sagardoaren Lurraldea abenduko zubian (abenduak 5-8) Ficoban (Irun) ospatuko den 2015eko Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan izango da.
Sagardoa eta bestelako produktuak saltzeko eta Sagardoetxea museoa eta sagardoaren kulturako esperientzia turistikoen inguruko informazioa zabaltzeko stand-a izango du Sagardoaren Lurraldeak azokan eta egunero 12:30etan sagardo, sagar muztio eta likore dastaketak eskainiko dizkie bisitariei. Azokaren ordutegia honakoa da: larunbata eta asteartea 11:00etatik 20:00etara eta igandea eta astelehenean 11:00etatik 21:00etara.
Gainera, Sagardoaren Lurraldea aipatuz (@Sagardoetxea) Twitter-en tweet bat publikatzen duten azokako bisitari guztiek “Txotx berria badator!”zozketan parte-hartuko dute. Denera bi sari banatuko dira: bi lagunentzako otordua sagardotegi batean (txotx boladan) eta sagardo lote bat.