“La Nueva España” egunkari asturiarrak “Sagardoaren Lurraldea” turismo marka eta Sagardoetxea Museoa goraipatu ditu sagardoaren kultura sustatzeko eredu gisa hartuaz eta jarduera hori gauzatzeko sagardoaren kulturako “aktore” ezberdinen elkarlankidetza eta jardueren dinamikotasuna azpimarratuz.
“Sagardoaren Lurraldea” aktore publiko-pribatuen turismo marka bateratzailea
“Los vascos se beben la sidra” artikuluan (2015eko azaroan argitaratua) Euskal Herriko
sagardoaren kultura sustatzeko “Sagardoaren Lurraldea” marka sortu izana eta proiektuak alderdi publiko-pribatuaren aldetik duen babesa goraipatu zituen, puntu hauek azpimarratuz:
– Euskadin sagardoaren kulturako “aktore” ezberdinak batzea lortu izana sagardoaren kultura sustatzeko turismo marka bakarrean.
– Proiektuan Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak, 14 sagardogile eta 7 kultur talde egotea eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia-ren babesa jasotzea.
– Sagardoetxea Museoa sagardoa beste jarduera kultural, gastronomiko eta paisajistikoekin uztartzen duen eskaintza turistiko zabalaren ardatza izatea.
– Erreserbak online egiteko webgune izatea.
– Esperientzia turistikoen sorrera eta sustapena: “Sagardoa eta itsasoa”, “Santiagomendiko Sagardo Bidea”, sagardotegietako bisita gidatuak, probaketak, txotx otorduak, “Sagardoa eta gazta”, Hernaniko bisita gidatuak, Sagardoetxeako jarduera bereziak, etab.
Sagardoetxea museoaren dinamikotasuna eredu
Navan kokatua dagoen Asturiasko Sagardoaren Museoa 1996. urtean ireki zuten eta 2.000 m²- ko erakusketa iraunkorra dauka (Sagardoetxeak 200 m²-ko erakusketa dauka). Hasierako urtetan 40.000 bisitari jasotzen zituen, baina azken urtetan zailtasun handiak izaten ari da egoera ekonomikoagatik eta Sagardoetxean ez bezela, bisitarien kopurua beheraka doa.
“Ideas vascas para el Museo de la sidra“ artikuluan (2015eko abenduan argitaratua) Astigarragako eta Navako museoen arteko konparaketa egin ostean, Sagardoetxearen dinamikotasuna goraipatu zuen Navako museoak dituen gabeziak agerian utziz puntu hauek azpimarratuz:
– Sagardoetxea Navako museoa baino txikiagoa izan arren, urtean 12.000 bisitari jasotzen ditu.
– Sagardoetxearen arrakastak egiten duen sustapen lanean datza, museoko bisita sagardotegiko otordu eta beste bisita batzuekin uztartuta.
– Urte osoan zehar egiteko jardueren eskaintza zabala izatea, esaterako: urte sasoi bakoitzeko jarduerak sagastian, dastaketa bereziak zubitan, etab.