SL_1Sagardun Partzuergoak Sagardoaren Lurraldea turismo marka sortu zuen sagardoaren kulturaren sustapenean herrien arteko parte-hartzea eta lankidetza sustatzeko. Ildo horretatik, 2015ean lankidetza horretarako lehendabiziko pausoak emango ditugu Hernaniko Udalarekin batera.

Sagardoetxea Museoa sagardoaren lurraldea osatzen duten herrien Euskal Herriko Sagardoaren Museoa izango da eta Astigarragaz gain, beste herriekin harremana izango du sagardoaren kulturako edukien zabalpen eta mantenuan.

Gaur egun sagardoaren kulturaren sustapenerako Sagardoetxea eta Sagardoaren Lurraldeatik erabiltzen diren promoziorako baliabideak erabiliko dira (besteak beste erreserbarako web guneak, sare sozialak, etab.) lurraldeko sagardoaren kulturaren inguruko ekitaldi, ekintza, esperientzia, etab-en inguruko informazioa zabaldu, sustatu eta Sagardoaren Lurraldea marka indartzeko.

Urtetik urtera sagardoaren kultura mugak gainditzen doa eta geroz eta gehiago dira informazio bila gure eskualdera jotzen duten kazetariak, blogerrak, etab. Lankidetza honi esker, sagardoaren kultura zabaltzen duten bitartekari hauen harrera eta informazioaren kudeaketa Sagardoaren Lurraldeatik egingo da sagardoak gure lurraldean duen garrantzia eta presentzia trasmititzeko.

Bestalde, lankidetza honi esker herri, sagardogile eta kultur erakunde ezberdinen arteko partaidetza sustatuko da elkarren arteko ekitaldi, ekintza edota sagardoaren kulturako esperientzia berrien sorrerarako.

Horrelako ekintzekin Sagardoaren Lurraldea marka indartzea lortuko dugu eta proiektua sagardoaren kultura sustatu nahi duen edonori irekia dagoela gogoraraziko dugu.