Sagardoaren Lurraldea Boletina 36-1Ba al zenekien munduko ganadutegi batzuek alkohola ematen dietela idiei eta honek, zainketa eta hazkuntzarako baldintza bereziekin batera, idi hauen haragiaren kalitatea hobetzen duela?

Dominic Lagadec-ek Sagardoaren Lurraldearen 36. Boletinerako idatzitako “Sagardoarekin gizendutako idiak” artikuluan bitxikeria hau ezagutuko duzue (20-22. orriak).

Besteak beste, honakoa da ale honetan argitaraturiko informazioa:

· SAGASTI: Sagastiko jardueren egutegi praktikoa (2. orria)
· SAGASTI: Sagardo sagarraren heldutasunaren egoera 2014 (5. orria)
· SAGARDOTEGI: Sagardotegiko dastaketa eta bisiten arduraduna (9. orria)
· HERRI BATEN ERROAK: “Sagardogintza gure baserrietan” erakusketa (17. orria)
· SUKALTEGI: Sagardoarekin gizendutako idiak (20. orria)
· IKASGUNEA: Sagardoaren Hiztegia: dolarean (25. orria)
· SAGARDOAREN LURRALDEA: AEB-etako sagardo adituak Sagardoaren Lurraldean (29. orria)
· SAGARDOA MUNDUAN: sagardoaren kulturaren inguruko bideoak, tweet-ak, blog-ak, bisitak… (30. orria)
· DOKUMENTAZIO ZENTROA: Astigarragako baserrien argazkiak eta historia (32. orria)
· AGENDA: Sagardoetxeako jarduerak eta Sagardoaren Lurraldeako ekitaldiak (34. orria)
_____________________________

Sagardoaren Lurraldea Boletina 36 PDF formatuan jeitsi.
Sagardoaren Lurraldea boletinera harpidetza