Basque Culinary Center euskal gastronomian barneratu da hilabete honetan eta euskal produktu eta sukaldaritzan oinarrituriko hitzaldiak eskaintzen ari da. Bihar, urriak 24, Sagardun Partzuergoko Gerente den Joxe Mari Alberrok, “Sagardoaren kultura“-ri buruzko hitzaldia eskainiko du 18:00etan.

Hitzaldiak dohakoak dira, publiko guztiari irekiak daude eta Basque Culinary Center-eko auditorioan ospatzen dira 18:00etan. Orain arte pintxoen inguruko mahai ingurua, euskal errezetetan oinarriko platerak, Jose Mari Gorrotxategik aukezturiko txokolatea eta gozogintza, Idiazabal gazta eta bere historia bezalako gaiek osatuko dute hitzaldi sorta hau.

Iturria: Basque Culinary Center.