Leitza Sagardo EgunaEkainaren 7 eta 8an Sagardo Eguna ospatuko da Leitzan. Lehendabiziko egunean sagardoaren historiari buruzko erakusketa eta azalpenak izango dira, Erdi Aroko dokumentuak erakutsiko direlarik.  Zentzu horretan, Jakoba Errekondok “Sagardoaren historia” hitzaldia eskainiko du 20:00etan. Proposamen honekin Leitzako Udalak ospakizun gastronomiko hau sagardoaren kultura eta usadioarekin uztartu nahi ditu.

Ekainaren 8an sagardo dastaketa izango da eta 20 sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera egongo da: Añota, Astarbe, Arratzain, Calonge, Iparragirre, Izeta, Larre-gain, Lizeaga, Ohiarte, Oianume, Petritegi, Satotxa, Zabala, Zalbide, Barkaiztegi, Isastegi, Gartziategi, Egi-Luze, Toki Alai eta Oialume-zahar. Honetaz gain, Nafarroako beste produktu gastronomikoak ere dastatzeko aukera izango da: gazta, piperrak edo arkumea kasu.

Iturriawww.turismo.navarra.es

Argazkiawww.leitzakultura.net