Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Sagardoaren Astea ospatuko du urriaren 9tik 18ra bitartean. Sagar zanpaketak, antzezpenak, kirikoketa, argazki lehiaketa, sagar erakusketa, etb. izango dira edizio honetarako antolaturiko jardueren artean.

AtzetikJarduerak:

Urriak 9, 11:00etan: Inaugurazio ekitaldia
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XII. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatzea.

Sagar zanpaketa
Ikustaldia zuzenean. Igartubeitiko dolarea martxan, sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz.
Datak: urriak 10, 11, 14, 15, 16, 17 eta 18 11:30etan / urriak 12 eta 13 12:00etan eta 17:00etan.

Antzezpenak
Kortaberria familiak XVI. mendean nola bizi ziren eta beraien lanbideak erakutsiko ditu.
Datak: urriak 12 eta 13 11:30-12:00, 13:00-13:30, 16:30-17:00, 18:00-18:30.

Sagardoa kirikoketa erritmora
Sagarra txikitzeko pisoiekin egiten den txalapartaren aldaera.
Datak: urriak 12 eta 13.

Interpretazio Zentroan:
Ikusentzunezkoen ibilbidearen hasiera
Urriak 12 eta 13, 10:15, 13:15 eta 16:15etan (euskaraz).

Sagar erakusketa
Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedade desberdinak ikusgai.

Sukaldaritza tailerra
Errezetak Josu Landaren, Ezkioko Ostatuko sukaldariaren, eskutik:
– Sagar, patata eta foie lasaina sagardo saltsarekin.
– Sagar tarta.
Josu Landa zumarratarrak El Bullin, Tubalen eta Bergarako Lasa jatetxean lan egin du, besteak beste. Duela 2 urte Ezkioko Ostatua zuzentzen du.
Datak: urriak 17, 18:30etan.

Lehiaketak:
VI. Argazki Lehiaketa
Sagardo astea kamaratik edo mugikorretik! Parte hartu eta lortu saria!
Datak: Urriaren 9tik 18ra.

Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa
Bidali igartubeiti@gipuzkoa.net -era eta lortu 2 lagunentzako afaria.
Datak: irailak 16-urriak 20