TolareHernaniko Bertso Eskolak, Nikolas Segurolak eta Aizpea Goenagak zin egin zuten sagardoaren izen ona eramango zutela zijoazen lekuetara..

Sagardoa defendatu eta ha­ren izen ona eramango dute dijoazen leku guztietara. Sa­gardoaren enbajadore be­rriak dira, Tolarea Sagardo Ko­fra­diako ohorezko hiru ko­frade berriak. Aizpea Goe­nagak ai­tor­tu zuen lehen ere bere egun garrantzitsuenak sagar­dote­gietan ospatu izan dituela eta gusto haundiz hartzen duela langintza berria. Se­gurolak bertsoz adierazi zuen: «Mundu honetan asko dirade edari bikainak berez, baina tolare sagardoaren pa­reko­rikan ezer ez». Eta Oier Iu­rra­mendik ere bertsotan esan zuen: «bertso eskolan par­tetik beraz konpro­misoa hor doa, maila berean de­fen­de­tzea ber­tsoa ta sagar­doa». Biteri leporaino zela bukatu zuten ekitaldia, beste behin, Ozenki abesbatzaren erakustaldi apartarekin.

Iturria: Urumeako Kronika