Donostiako Sustapenak, Guztiona Klusterrak eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sagar eta sagardoari buruzko tailer teoriko-praktiko bat antolatu du abenduaren 22an: “Sagardoa: ostalaritzarentzako aukera paregabea”. Mugaritz Jatetxeko Dani Lasak eta Bodegon Alejandroko Iñaxio Valverdek zuzenduko dute dute tailerra.
Sagardoa gure elikagai-ondarearen alderdi garrantzitsua da. 500 urte baino gehiagoko historiarekin, ondasun gastronomiko honek etapa desberdinak izan ditu mendeetan zehar.
Gaur egun, merkatu lehiatsu honetan, edari-aukera handia, marketin-kanpainak, prezioen arteko borroka… egunerokoaren parte dira, eta funtsezkoa da sagardoa beste liga batera eramatea.
Guztiona Klusterrak –Donostiako Sustapenak bultzatutakoa– hainbat ekimen jarri ditu martxan, eta, horien artean, sagarrari buruzko tailer hau dugu, nekazaritzako elikagaien sektoreari oro har eta bereziki ostalaritzari zuzenduta.
Informazio gehiago:
- Eguna: 2014ko abenduak 22
- Lekua: Villa Yeyette
- Ordutegia: 17:00etatik 18:30era
- PROGRAMA
- IZENA EMAN:www.newsletter.fomentoss.com/