Turismo teknikari suediarrak (@UpplevSkane)
Euskal sagardoaren kulturan eta bertako gastronomian interesaturiko turismo teknikari Suediarrek Sagardoetxea bisitatu zuten (2014/02/06).
Futbolari Uruguayarrak (@ChoryOfficial eta @diegoifran21)
Chory Castro eta Diego Ifran Errealeko futbol jokalariak Astarbe sagardotegian izan ziren #txotx-aren erritua ezagutzeko (2014/02/23).
TB Japoniarra (okamoto@spaintrendy.com)
Telebista Japoniar batek “Los platos hablan” saioan Astigarragan ospaturiko XIII. Sagar Uzta jaiari buruzko erreportaia emititu zuen (2013/09/29): vimeo.com/86910987
Pupilas Gustativas Blog-a (@pupilasgustativ)
Blog gastronomiko hau gurekin egon zen egun batzuetan sagardoaren kulturako erreportai ezberdinak egiteko (2014/01/15-19):
- Txotx!: http://bit.ly/1mA8bNN
- Sagardoetxea: http://ow.ly/tYQu2
- Sagardoaren tenpluak: http://bit.ly/MsTwXg
- Roxario: http://bit.ly/1hnN0wD
- Txalapartariak: http://bit.ly/1cRpRhU
Antena 3 (@antena3com)
Antena 3 telebista katea Astigarragan izan da sagardotegiei buruzko erreportaia grabatu eta #txotx denboraldia sustatzeko (2014/02/20): ow.ly/tPk5D
BBC Travel (@BBC_Travel)
BBC-ren webguneko lehen atarian euskal sagardoari buruzko erreportaia Donostiako tabernak eta Astigarragako Zapiain sagardotegia bisitatuaz (2014/02/14): bbc.in/MiLot9
Zelaia ETB-n (@AireanETB)
Zelaia sagardotegiko Oihana, Maialen eta Jaione Gaincerain ETB1-eko #Airean saioan izan dira (2014/02/19): http://bit.ly/1mFjNme
Jose Andrés sukaldaria (@chefjoseandres)
Sukaldari asturiar ospetsu honek Astigarragako Zapiain sagardotegia munduko sagardotegirik onena bezala izendatzen du bere Twitter -eko kontuan (2014/02/20).
Indiar kazetaria (@RashmiUdaySingh)
Rashmi Uday Singh kazetari indiarrak Zapiain sagardotegira egindako bisitako argazkia jarri du Twitter-en (2014/01/26): http://ow.ly/tYXZD
Aholkulari turistiko asturiarra (@Bmedio)
Begoña Mediok Sagardoetxea eta Zapiain, Bereziartua eta Petritegi sagardotegiak bisitatzen ditu (2014/02/20).
Viajeros Online aldizkaria (@Viajerosrevista)
Txotx-aren errituari buruzko erreportaia Sagardoetxea eta Bereziartua sagardotegiak bisitatuz (2014/02/16): bit.ly/1bzDpU2
___________________
Egilea: Leire Alkorta
Iturria: Boletín Sagardoaren Lurraldea 34