Sagardoa eta 2017ko txotx bolada protagonistak izan dira aurten ospatu berri den Fitur azokan: batetik, txotx bolada berriaren aurkezpena egin dugu Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, Gipuzkoa Turismo eta Basquetour-ekin batera, eta bestetik, gazta eta sagardo dastaketak eskaini ditugu Zapiain sagardotegia, Beobide sagardoa eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin batera.

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean Fitur azoka ospatu da Madrilen eta aurten sagardoak eta sagardotegiek protagonismo berezia izan dute. Urtarrilaren 18an, 2017ko txotx denboraldia aurkeztu dugu sagardoaren kultura zabaltzeko. Bertan izan da Joxe Mari Alberro Sagardoaren Lurraldeako ordezkaria, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteako Amaia Zubeldia, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Diputatua eta Basquetour-eko ordezkariekin batera.

Urtarrilaren 21ean, berriz, gazta eta sagardo dastaketak eskaini ditugu Fitur-era gerturaturiko bisitarien artean. Bertan izan dira Joxe Mari Alberro Sagardoaren Lurraldeako ordezkaria, Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiain, Beobide sagardoa, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteako Olatz Mitxelena eta Ordiziako Gaztaren Kofradiako ordezkariak.