Txotx boladan gaudenez, BBC Travel webguneak Gipuzkoako kultura gastronomikoa ezagutzeko Donostian izan zen Brad Cohen kazetariaren “Spain’s cider house rules“ bideoa argitaratu berri du. Bideoan ikusi daitekeen moduan, sagardoa bidaiko protagonistetako bat izan zen.
Brad Cohen kazetariak, gure kultur ohituretan zeharko ibilaldi bat egiten du bideo honetan eta sagardoarekin bustitako pintxoen dastaketa egiten du Donostiako alde zaharreko tabernetan barrena. Ondoren, Astigarragako Zapiain sagardotegira gerturatzen da sagardoa txotx-etik dastatu eta sagardotegiko ohiko menuaz gozatzera.