Sagardoetxea Sagardoaren Museoak eta D’Elikatuz Goierriko Interpretazio Zentroak pakete turistiko berri bat sortu dute gure gastronomiako bi produktu garrantzitsuak sustatzeko: sagardoa eta Idiazabalgo gazta.
Horretarako, “Sagardoa eta Idiazabal Gaztaren Ibilbidea” sortu dute, honako jarduerak barne-hartzen dituena:
– Sagardoetxeako bisita gidatua eta sagardoa, muztioa eta likoaren dastaketa.
– Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita gidatua.
– Ordiziako Tximista sagardotegian bazkaria (sagardotegiko menua).
– Ordiziako D’elikatuz Zentroaren bisita gidatua eta idiazabal Gaztaren dastaketa.
Erreserbak egiteko: delikatuz@ordizia.org / 943 88 22 90
Eskuratu “Sagardoa eta Idiazabal gaztaren ibilbidea” foiletoa.