Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriko Sagardo Astearen barruan, Donostiako San Telmo Museoan Sagardoa eta Gaztari buruzko jardunaldia ospatuko da urriaren 10ean 18:30etan.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
– Jakoba Errekondok, Zerain Paisaia Kulturalako gerenteak Sagardoaren istorioak solasaldia eskainiko du.
– Ondoren, sagar, mustio eta sagardo dastaketa komentatua zuzenduko dute Guillermo Castaños eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak.
– Jardunaldia amaitzeko, San Telmo Museoko Bokado jatetxeko laborategiko arduradunak Idiazabal gaztarekin egindako 3 errezeten dastaketa komentatua egingo du: Ahate hanburgesa Idiazabal gaztarekin, Gazta eta karabiniero risoto-a eta Irasagar zopa Idiazabal gaztarekin.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 72 29 78 telefonoan edo igartubeiti@gipuzkoa.net helbidean.

Iturria: Donostia Turismoa.