ArdiakEsperientzia honek sagardoa eta gaztarekin erlazionaturiko museo gastronomikoen bisita egiteko (Sagardoetxea, D’Elikatuz, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa edo Igartubeiti), Idiazabal gazta egiten den gaztandegia bisitatzeko eta txotx-aren errituaz eta euskal sagardoaz gozatzeko aukera eskaintzen du sagardotegiko bazkari edo afariarekin.

Horretarako, plan ezberdinak proposatzen dira:

Bi museotara bisita eta sagardotegian bazkaria/afaria:
– Hauetako museo gastronomiko batetara bisita gidatua (aukeran): Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa (Idiazabal), Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio-Itsaso) edo D’Elikatuz Goerriko Interpretazio Zentroa (Ordizia).
– Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren (Astigarraga) bisita gidatua.
– Bazkaria edo afaria sagardotegian.
– Prezioa: 34€.

Museo batera bisita, gaztandegira bisita eta bazkaria/afaria sagardotegian:
– Hauetako gaztandegi batetara bisita gidatua: Ondramuño gaztandegia (Idiazabal) edo Adarrazpi gaztandegia (Urnieta).
– Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren (Astigarraga) bisita gidatua.
– Bazkaria edo afaria sagardotegian.
– Prezioa: 34€ (Ondramuño gaztandegiarekin) eta 49€ (Adarrazpi gaztandegiarekin).

Hiru museo gastronomikoetara bisita eta bazkaria/afaria sagardotegian:
– Sagardoetxea Sagardoaren Museoaren bisita gidatua (Astigarraga) eta sagardo dastaketa.
– Gaztaren Interpretazio Zentroaren bisita gidatua (Idiazabal).
– Sagardotegian bazkaria.
– D’Elikatuz Zentroaren bisita gidatua (Ordizia) eta Idiazabal gaztaren dastaketa.
– Prezioa: 38€.