Alderdi hezitzaileak protagonismoa hartu zuen larunbatean Donostian ospatu zen Sagardo Egunean. Lehendabiziko sagar muztioa idi pareak tiratako karreto barriketan iritsi zen.

Larunbatean Donostian ospaturiko Sagardo Egunaren jaiaren helburu nagusia “sagardoaren kultura kontsumitzaile eta bisitariari gerturatzea” izan zen eta hori horrela, prozesuaren hasieratik hasi ziren: 2012ko lehendabiziko muztiotik. Muztioa goizeko 11:00 atera ziren idi pareak tiratako karreto barriketan iritsi zen Konstituzio Plazara trikitilariek bidea irekiaz.

Behin plaza helduta, 47 sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izan zuten bisitariek.

Iturria: El Diario Vasco.

Ikusi albiste osoa: “La sidra, desde sus orígenes“.