XV. Sagar Uzta 2015erako antolaturiko ekintzen barruan, irailaren 25ean, ostirala, sagardo sagarren dastaketa gidatua egingo da Astigarragako Gure Izarra Elkartean Josu Osa, Gabriel Durruty eta Juanito Zapirain-en eskutik.
Sagardo sagar moten ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, Iparraldeko eta Hegoaldeko sagar garratzak, mikatzak eta gozoak dastatuko dira, Euskal Herriko sagar barietate ezberdinak ezagutzeko eta dastatzeko aukera izango delarik.
Bestalde, sagar barietate horien muztioak ere dastatuko dira.
Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com