Jornada2014 kanpainan, Eusko Jaurlaritzaren Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak agindu zion NEIKERri euskal sagardo-sagarren antzemate genetikoa. Jardunaldi honetan, Fraisoroko nekazal eskolaren laguntzarekin antolatuta, zabalduko dira ikerketa horren emaitzak eta, gainera, estatu-mailako adituen hitzaldiak izango dira, emaitza horiek kontestutan jartzeko.

Jardunaldiari buruzko informazioa:

Data: 2015ko martxoaren 18an, 10:00tik-13:00etara
Lekua: Fraisoroko Eskolaren Areto Nagusia. Zizurkil (Gipuzkoa).

Egitaraua:
10:00 Jardunaldiaren aurkezpena. Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaria.
10:15 Sagarrondoaren genetika eta barietate ikuspegia Espainiako iparraldean. Carlos Miranda. Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA).
10:45 Asturiaseko germoplasma bankuan dauden euskal sagar barietateen antzemate eta ebaluazioa. Enrique Dapena. Asturiaseko Ikerketa eta Landa Garapen Zerbitzua (SERIDA).
11:15 Kafea
11:45 Bizkaia eta Gipuzkoako sagardo-sagar barietateen antzemate molekularra. Xabier Legorburu/Pablo G. Goikoetxea. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea (NEIKER-Tecnalia).
12:15 Mahai ingurua.
13:00 Amaiera.

Jardunaldirako izen-ematea