Erakusketa“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria da. Erakusketa 2016ko apirilaren 20tik 27ra bitartean Hernanin ikusgai egongo da, eta maiatzaren 13tik 22ra bitartean Usurbilen, irailean Astigarragan eta 2017an Donostiako Aquarium-ean ikusteko aukera izango da.

Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garrantzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.

Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate harakiña eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak, etab.

Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek, Urumea eta Oria ibaien ahalmen turisko eta kulturalak baloren jartzeko aukera eta Gipuzkoako garapen historikoa ezagutzeko ematen digute.

Erakusketaren tokiak eta ordutegiak:

HERNANI
Data: 2016/04/20-2016/04/27
Herria: Hernani
Tokia: Biteri Kultur Etxea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatetan: 11:30-13:00 eta 18:00-20:00. Igandetan: 11:30-13:00.

USURBIL
Data: 13/05/2016-22/05/2016
Herria: Usurbil
Tokia: Sutegi
Ordutegia: asteazkenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatetan: 12:00-13:30 eta 18:00-20:00. Igandetan: 12:00-13:30.