Azken urteetan Urnietako Santo Tomás eguna indarra hartzen ari da.

Atzokoan euri lagun izan zuen ospakizunak, baina Udaletxeako aterpean txistorra, sagardoa, gaztainak eta sagar-tartak dastatzeko aukera izan zen. Erantzun bikaina izan zuten lehiaketa gastronomikoak ere izan ziren: batetik, baserrien arteko sagardo lehiaketa. Denera 12 baserri aurkeztu ziren eta Errotaberri baserria izan zen garailea; bestetik,  sagar-tarta lehiaketa izan zen eta Leire Erasun izan zen irabazlea. Deneta 8 tarta aurkeztu zituzten lehiaketara.

Iturria: El Diario Vasco.