gustagarriPasa den astean ‘Urola gustagarri‘ ekimena aurkeztu zen Azkoitian eskualdeko baliabide naturalak, gastronomikoak, kulturalak eta turistikoak balorean jartzeko.

Jarduera ezberdinak garatuko dira ekimenaren barruan, eta eskualdeko jatetxe batzuek produktu hauetan oinarrituriko menuak eskainiko dituzte, bisita gidatuak egingo dira baserrietara bertako bizimodua eta baserriko lanak ezagutzeko eta dastaketak, azoka bereziak edo bisita didaktikoak bezalako jarduera gastronomiko bereziak ospatuko dira.

Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak, Urkome Landa Garapeneko Elkarteak, Foru Aldundiak eta udaletxeek ekimen honetan parte-hartzen dute eta martxoaren 15ean, larunbata, horietako jarduera bat ospatuko dute Azkoitian arkume pintxoak eta sagardo dastaketa eskainiaz.

Iturria: El Diario Vasco