Urtarrilaren 25ean IV. Sagardo Eguna ospatuko da Zarautzen. Zurekin Elkarteak, Udalaren babesarekin, geroz eta bisitari gehiago biltzen dituen ekitaldi honen aldeko apustua egin du beste behin ere.
Bigarren urtez, festa Musika plazan ospatuko da eta Gipuzkoako bederatzi sagardogileren parte-hartzea izango du: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia) eta Urdaira (Usurbil), eta denera 700 botila inguru emango dituzte dastatzeko. Plazara gerturatzen direnek, sagardoa eta idi-txuletaren pintxo bat dastatzeko aukera izango dute 5 euroren truke. Horretarako, Zurekin Elkarteak Gesalaga enpresaren kolaborazioa izango du.
Jaia 12.00etan hasiko da eta omenaldiaren ostean, Goizeko Ihintza txistulariek herriko kaleak alaituko dituzte. Jarraian, Motxian bertso-eskolak bertso emanaldia eskainiko du Musika plazan.
Gainera, urtero bezala, herriko zazpi jatetxe eta tabernek (Itxas-Lur, Kirkilla, Txiki-Polit, Kulixka, Salbide, Lagunak eta Eguzki) sagardotegiko menuak eskainiko dituzte eta bi izango dira aukeran: sahieskiarekin, 22 eurotan eta txuletarekin, 27 eurotan.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa