Atzo Irun-en ospatu zen Sagardo Egunak berrikuntza interesgarriak izan zituen.

Lehendabiziko aldiz, Juan Zuriarrain enologoak eskainitako sagardo dastaketak izan ziren. Zuriarrain-ek, proposamen honetan izena eman zuten bisitariekin dastaketak egin zituen. “Sagardo ezberdinak daudela adierazi nahi da, bakoitzak eskaintzen dituen sentsazioak; sagardoa nola zerbitzatu behar den: freskoa, hondarrak eragitea…Hau garrantzitsua da, sagardoa produktu naturala izanik, botila eragin egin behar baita zukuen antzera”. Helburua interesa piztea da, “jendeak bata bestea baino gehiago zergatik gustatzen zaion jakitea”.

Iturria: El Diario Vasco.

Ikusi albiste osoa “Sagardo Eguna en evolución“.