Ordiziako Euskal Jaietarako antolaturiko jardueren artean,irailaren 12an, osteguna, Astigarragako Zapiain sagardotegiko Egoitz Zapiain-ek sagardo dastaketa gidatua egingo du Ordiziako D’Elikatuz elikaduraren eta gastronomiaren zentroan arratsaldeko 18:00etan.
Ekitaldi hau, ekainean sagardoa eta gaztaren pasaporte gastronomikoarekin batera aurkezturiko erakustaldi gastronomiko berezien barruan kokatzen da. Sagardoa eta gaztaren uztartze honek bi lurralde hauen arteko harremana sendotu eta lurralde bakoitzaren nortasuna herritarren artean ezagutara eman nahi ditu.
Sagardo dastaketa dohakoa izango da eta aurrez izena ematea derrigorrezkoa da. Izen-emateak: 943882290.