Astigarragako XI. Sagar Uzta jaiaren barruan, I. Sagar Tarta Lehiaketa ospatuko da datorren irailaren 25ean Astigarragan.

Parte-hartzaileek eguerdiko 12:00ak baino lehen sagar tarta Udaletxeko arkupetan aurkeztu beharko dute. Jarraian, epaimahaiak sagar tartaren zaporea, aurkezpena eta tamaina baloratuko ditu eta 13:30etan irabazleen izenak jakitera eramango dira.

Lehiaketaren oinarriak:

1. Nahi duen pertsona orok parte hartu ahal izango du.

2. Parte-hartzaile bakoitzak sagar tarta bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 pertsonentzako tamaina izan beharko du.

3. Irailaren 25ean tarta prestatua ekarri beharko da eta Astigarragako Foruen Plazako Udaletxeko arkupeetan aurkeztu beharko da 12:00ak baino lehen.

4. Sagar tarta guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak nahi duen osagaiak gehitzeko aukera izango du bere tartari ukitu eta zapore berezia gehitzeko.

5. Epaimahaiak tartaren zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena baloratuko ditu.

6. Tarta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutunazal batean jarriko da. Gutunazalaren barruan parte-hartzailearen izena, abizenak eta telefono zenbakia egongo dira.

7. Epaimahaiaren kata amaitutakoan, ekitaldiko jendeak tartak dastatzeko aukera izango du.

8. 3 tartarik onenak sarituko dira bi pertsonentzako afariekin Astigarragako Yalde, Roxario eta Ibai-Lur jatetxeetan

9. Sarien banaketa irailaren 25ean 13:30etan egingo da, XI. Sagar Uzta jairako antolaturiko ekintzen barruan.

10. Lehiaketan parte-hartzeak arau hauek onartzen direla esan nahi du, baita epaimahaiaren erabakia ere.