Urriaren 14tik 28ra bitartean Sagar Uzta jaiko argazkien erakusketa ikusgai egongo da Sagardoetxea Museoan. Erakusketan, saritutako hiru bildumen argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat ikusteko aukera dago.

Aurtengo edizioan honakoak izan dira irabazleak:

– Bildumarik onena: Eduardo Perez del Olmo (Astigarraga). Ikusi bildumarik onenako argazkiak.

– Bigarren sailkatua: Carlos de Cos (Soraluze). Ikusi bigarren sailkatuaren argazkiak.

– Astigarragako bildumarik onena: Naiara Subiza (Astigarraga). Ikusi Astigarragako bildumarik onenaren argazkiak.

Zorionak guztioi!