Sagardoaren Lurraldeak V. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalaren sari banaketa eta lehiaketara aurkeztutako argazkien proiekzioa egingo du Sagardoetxea Museoan urriaren 19an arratsaldeko 18:30etan.

Eraberean, argazki erakusketari hasiera emango zaio. Erakusketa hau urriaren 19tik azaroaren 4ra bitartean ikusgai egongo da Astigarragako Kultur Etxean eta bertan, saritutako argazki guztiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.

Aurtengo edizioan honakoak izan dira irabazleak:

Bildumarik onena: Carlos de Cos (Soraluze).
Bigarren sailkatua: Javier Vázquez (Hernani).
Astigarragako bildumarik onena: José Luis Herrero (Astigarraga).

Zorionak denei!