sagar kontutan IXV. Sagar Uzta 2015 ospatzeko, irailaren 26an (larunbata) “Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta ospatuko da. Josu Osarekin batera, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute.

Sagar mota ezberdinak ezagutuaz eta naturaz gozatuaz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria.

Data: irailak 26 (larunbata).
Ordua: 09:30etan.
Tokia: Foru Plaza (Astigarraga)
Iritsiera ordua: 13:00.
Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com