sagar entsaladaAstigarragako Roxario Jatetxeko Charo Zapiain-en errezeta erraz eta arina.

OSAGAIAK: Sagarra, tipula, baratxuria, uraza, eskarola, oliba olioa, gatza, sagardo ozpina, sagardoa eta limoia. Rukula eta gainontzeko belarrak ere
onartzen ditu.

PRESTAKETA: Sagarra zuritu eta zatitan limoi erdiaren zukuarekin, ez ugertzeko. Behin barazkiak garbitu eta xukatuta, baratxuria, tipula, gatza sagardoa, oliba olioa eta sagardo ozpinarekin apailatu. Sagarra gehitu eta dena nahastu. Minutu batzuetan utzi eta on egin!.

Iturria: Sagardoaren Lurraldea 32 Boletina.
Egilea: Lourdes Odriozola Oyarbide.