Ezkio Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak, “Sagar edo sagardoarekin egindako errezeten lehiaketa” antolatu du. Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, errezeta igartubeiti@gipuzkoa.net helbidera bidali behar da parte-hartzailearen datu pertsonalekin. Errezetak bidaltzeko epea irailaren 19tik urriaren 16ra bitartean izango da.

Errezetarik originalena sarituko dute astero, 2 pertsonentzako sagardotegi menuaz osatutako afariarekin Ezkio-Itsasoko Labekoa Berri jatetxean.

Informazio gehiagorakohttp://www.igartubeitibaserria.net/jarduerak/urterokoak/sagardo-astea/sagar-edo-sagardoarekin-egindako-errezeten-lehiaketa